XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

15.- ELKARTZUTASUNA Elkartzutasun-erlazioa ondoko elementu hauen artean aztertuko dugu: a) Zuzen eta planoaren artean b) Bi zuzenen artean c) Bi planoren artean.

a) Zuzen bat a planoarekiko elkartzuta da, zuzenaren oinetik igarotzen diren a planoko bi zuzenekiko elkartzuta den guztietan.

Ikus 48. irudia.

Honako hau ere gertatzen da: r zuzena a plano batekiko elkartzut baldin bada, a planoko edozein zuzenekiko ere bada.

Beraz, r zuzena planoarekiko elkartzut baldin bada, zuzenaren proiekzio bertikala elkartzut da planoaren traza bertikalarekiko eta proiekzio horizontala horizontalarekiko.

* ARIKETA P puntu batetik, a plano baten zuzen elkartzuta marrazteko, aski da puntuaren P" eta P` proiekzioetatik planoaren a2 eta a1 trazekiko lerro elkartzutak eraikitzea. Ikus 49. irudia.